Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Mendoza: "Herri mailan, emaitzak onak, positiboak eta pozgarriak dira"

EH Bilduren zerrendaburuak balorazioa egin du; "politika beste modu batera ulertzen" dutenen emaitzekin pozik dago

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2015/05/25
Julen Mendoza

Julen Mendoza

Pozik dago Julen Mendoza (Errenteria-Orereta, 1978) jarduneko alkatea atzoko emaitzekin. EH Bildu —orduan Bildu— sortu zenetik hauteskunde guztiak irabazi dituzte Errenteria-Oreretan, eta atzokoa ez zen salbuespena izan. Hauteskundeak irabazi ditu EH Bilduk, eta zazpi zinegotzi lortu ditu, bigarrenarekin berdinduta. Zein da biharamuneko balorazioa? Testuingurua hartu behar da kontuan, eta testuingurua da Gipuzkoan EH Bilduk ez dituela atera espero zituen emaitzak. Zentzu horretan, guk ditugun emaitzak oso onak direla uste dut. Azken finean, oso gutxi galdu dugu eta lehen indarra izaten jarraitzen dugu. Egia da zinegotzi kopuruan berdinduta gaudela alderdi sozialistarekin, zazpina zinegotzirekin. Baina egia da ere 5.900 boto atera ditugula eta bigarren indarrak 5.200. Aldea nabarmena da, beraz, eta alde horretatik, positiboa da. Beste elementu positibo bat ere badago, eta hori Irabaziz panorama politikoan agertzen dela da. Indartsu gainera, lau zinegotzirekin. Nik uste dut interesgarria dela. Kanpainan esan dugun bezala, politika beste modu batera ulertzen dugunok atera behar genituen emaitza onak, eta beraz, emaitzak onak dira, positiboak eta pozik egoteko modukoak, herri mailan. Sinplifikatu egin da, gainera, Udalbatza. Bai. Bost alderdi izatetik lau izatera pasatu gara. Ikusiko dugu zein joko emango duen, eta lehen zeuden aukerak gutxitu egin dira. Garrantzitsua da, lehen esan dudan arrazoi berarengatik, Irabaziz-ek adostasun edo ulertzeko modu berdin bat edukitzea. Saiatu behar gara, denbora horretan, antzeko modu batean funtzionatzen. Harremanetan jarri zarete Irabaziz-ekin? Zoriontzeko bakarrik. Uste dut zoriondu behar genituela, uste dudalako protagonismo handia izan dutela hauteskunde hauetan. Zoriondu ditut, eta oraindik astia badaukagu hitz egiteko. Norberak bere batzarretan, bere etxe barruan, hauteskunde hauen barruan balorazioa egiteko eta datozen lau urteetako ildoak markatzeko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.