Bina berdindu dute donostiarrekin, herri arteakoan; eskupilotariek galdu egin dute
Ezin izan du izan. Errenteria-Oreretako palistek ez dira final erdietara iritsi, lau tantoko aldeagatik. Igandean jokatu zituzten herri arteko txapelketaren itzuliko partidak, Altzan. Joaneko norgehiagoketan bana berdindu zuten, eta herenegun ere hala izan zen.
Altzan jokatu zuen partida
Eskisabel eta Abel Pichelek osatutako bikoteak 32-35 irabazi zien Navarro eta Sarasola donostiarrei. Pala motzean, berriz, lehia estua egon zen, eta momentu batean errenteriarrak nagusituko zirela zirudien arren, Martinez eta Ruben Pichelek Arozena eta Oiartzabalek osatutako bikotearen kontra 40-37 galdu zuten. Azkenean, lau tantogatik errenteriarrak kanpoan, baina duintasunez.
Larunbatean, berriz, eskuz binakako partidak jokatu zituzten Fanderian, Azpeitiaren kontra. Giro ona izan zen pilotalekuan, baina hala eta guztiz ere, errenteriarrek 1-2 galdu zuten herri artekoan tradizio handia duen talde baten kontra. Kadete mailan, 4-22 galdu zuten errenteriarrek, eta seniorretan 2-22. Gazte Mailan, berriz, bi tantogatik nagusitu ziren etxekoak.