Ahmed Ettanji kazetari sahararra ariko da solasean, Reina Aretoan, 18:30etik aurrera
Oiartzungo El Watanek laguntzen du hitzaldian
Euskal Fondoak antolatuta, Mendebaldeko Saharako egoeraren berri emango dute ostiralean. Zehazki, Ahmed Etanjji kazetari gazte sahararrak mintzatuko da ostiralean, 18:30etik aurrera, Reina Aretoan. hainbat aldiz atxilotu eta torturatu dute Etanjji, eta egun Equipo Mediatico izeneko taldeko kide da, baita ere giza eskubideen aldeko Saharako elkartearena.
Hitzaldia udaleko kultur aniztasuna, garapenerako lankidetza eta giza eskubideen azpisailak eta Oiartzungo El Watan Sahararen lagunen elkarteak antolaketan lagundu dute.