Sevillako taldea berriz elkartu da lau urteren ondoren; Luz de putas eta Kulto Kultibo ere ariko dira
O’funk’illoko Pepe Bao eta Andreas Lutz
Hogei kontzertu. Berrogei talde. Hori da Oarsomusika kolektiboak 2014/2015 denboraldian Errenteria-Oreretara ekarri dituenak. Larunbatean “jai berezia” antolatu dute,
liga amaiera ospatzeko. Ohi bezala, Niessenen izango da, 23:00etatik aurrera.
Eta “jai berezia” esaten dutenean, hitzen zentzu osoan esaten du Oarsomusikakoek. Izan ere, gorputza mugitzen lagunduko duten taldeak igoko dira kulturguneko oholtzara. Bidasoa aldetik etorriko dira bi talde. Alde batetik,
Luz de putas ska taldea. Dantzaren iraultza diskoa aurkeztuko dute hondarribiarrek. Bestetik,
Kulto Kultibo. Irundarrek rapa, reggaea eta hip-hopa lantzen dute. Azkenik, gonbidatu berezi ekarriko dute:
O’funk’illo.
Funky embrutessio andalu estilo propioa sortuta, berriro elkartu dira bost urteren ondoren, eta 5mentario disko berrieneko abestiak joko dituzte, klasikoak ahaztu gabe.
Sarrerak bost euroren truke eskura daitezke, Maiaritz tabernan (Maria Lezo kalean), Niessen kulturgunean eta Donostiako 666 Discos dendan (Enbeltran kalea, 2).