Oiartzungo Eskuzko Pasakako IV. Txapelketaren izen-ematea ekainaren 7ra arte luzatu du Txost-ek
Emakumeen pasaka partida
Oiartzungo Eskuzko Pasakako IV. Txapelketaren parte hartu nahi dutenek egun gehiago dituzte; izan ere, ekainaren 7ra arte luzatu du izena emateko epea Txost-ek.
Ekaina uztaila eta abuztuan jokatu dira partidak lau mailatan: 1. Maila (Gipuzkoako Txapelketa), herrikoia, emakumeak eta gaztetxoak.
Izena emateko hiru telefono zenbaki jarri dituzte eskura: 610 452 325 (Nekane); 695 789 345 (Ainhoa); 670 407 601 (Joxe Mari).