7 eta 11 urte arteko kategorian izan da irabazlea lezoarra.
Gorka Izulain
Murixka Dantza Taldeko Gorka Izulain dantzariak irabazi zuen larunbatean Errenteria-Oreretan jokatu zen aurresku txapelketa. 7 eta 11 urte arteko kategorian izan zen irabazlea lezoarra. Berekin batera parte hartu zuten Landaren antolatzen duen txapelketan Murixkako Mikel Esnaola (bigarren sailkatu zen), Ugaitz Rivera eta Endika Osak.