Aurtengo ikasturteari bukaera emateko, bost kontzertu antolatu ditu Ibargain Musika Eskolak. Gaur izango da lehena.
Ibargainen jaialdia, Elorsoron
Aurtengo ikasturteari bukaera emateko, bost kontzertu antolatu ditu Ibargain Musika Eskolak. Gaur izango da lehena.
15:15ean, Gaztetxoen I. Kontzertua izango da, udaletxeko areto nagusian. 7-12 urte bitarteko gaztetxoek Elizalde eta Haurtzaroko 6-8 urte arteko ikasleen aurrean emango dute emanaldia. Tronpeta, klarinetea, harpa, gitarra, biolina, biolontxeloa, akordeoia, pianoa, zeharkako flauta eta flautina eta perkusioa entzun eta ikusi ahal izango dituzte. Guztira 32 partaide igoko dira oholtzara tea bukaeran
Paristik natorren kanta abestuko dute.
Gaur ere, 19:30ean, bakarlari, bikote eta ganbera taldeak eskainiko dute kontzertua, guztira 40 partaide. Txelo, biolin eta gitarraz osatutako taldeak emango diote kontzertuari hasiera, doinu herrikoi famatu batzuk joaz.
Hurrengo egunetako egitaraua:
Bihar, hilak 29.
15:15: Gaztetxoen 1. Kontzertua (Elizalde eta Haurtzaroko 4-5 urte bitarteko ikasleentzat zuzenduta). Partaideak: 7-12 urte bitarteko ikasleak: tronpeta, klarinetea, zeharkako flauta eta flautina, harpa, gitarra, biolina, biolontzeloa, akordeoia, pianoa eta perkusioa; guztira 30 partaide, bukaeran denon artean
Paristik natorren kanta abestuko dute.
19:30: Bakarlari, bikote eta kamara taldeak, guztira 39 partaide. Kontzertuetako partaideak 12 urtetik gorakoak izango dira. Chopin, Grieg, Bach, Mozart, Tchaikovski, Denver, Debussy… etabarren musika-lanak eskainiko dira. Jaime Atristain-ek perkusio emanaldi berezia eskainiko du
.
Larunbata, hilak 30
19:00: Elorsoro kiroldegian kontzertu jaialdia. Partaideak: Ibargain Musika Eskolako maila guztietako Instrumentu eta Koru Taldeak. Oiartzungo Elizalde Herri Eskola eta Haurtzaro Ikastolako 6-9 urte bitarteko ikasleak. Denon artean
Kolore, kolore, eta
Musikatu bizitza kantatuko dituzte.
3 musika saioa 3 euroren truke kanpaina
15-16 ikasturterako matrikula epea zabaltzearekin batera, kanpaina berezi bat antolatu dute Ibargainen. Izena eman baino lehen hurbiltzea eta probatzea da saiakera honen helburu nagusia.
Matrikula epea zabalik
2015-2016 ikasturterako matrikula epea datorren astean zabalduko dute ekainaren 30a arte. Deskontu bereziak egingo dizkiete 8 urte arteko ikasle berriei.