Gipuzkoako Foru Aldundiaren 'Ondarea bertatik bertara 2015' egitasmoan egingo dituzte bisitak
Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako
Ondarea bertatik bertara 2015 programaren barruan, Errenteria-Oreretako alde zaharra ezagutzeko ibilaldia egingo du hurrengo asteburuan. Ekainaren 6an eta 7an izango dira zitak, euskaraz eta gaztelaniaz, hurrenez hurren. 11:00etan hasiko dira biak ala biak.
Morrontxo eta Torrekuak babesten zuen ‘Frantziako atea’
Ibilaldi gidatuan, besteak beste, udalerriak itsasoarekin izandako lotura azalduko dute. Horrez gain, hainbat eraikin historiko hala nola Zubiaurre jauregia, Kapitain Etxea, Morrontxo eta Torrekua dorretxeak eta Andra Mari, Erdiko eta Goiko kaleetan dauden armarri eta blasoiak eta abar bisitatuko dituzte. Madalenaren basilika ere bisitatuko dute, nahiz eta harresi kanpoko errebalean zegoen.
Interesa dutenek izena eman dezake, doan, Udal Artxibategiaren
posta elektronikora idatziz edo 943 44 96 10 telefono zenbakira deituta (08:00etatik 14:00etara).