Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Eider Bergaretxe: "Magikoa eta polita da baleontzia egiteko prozesua"

Kasualitatez hasi zen Eider Bergaretxe (Oiartzun, 1988) Pasaiako Albaola itsas faktoriako bisitetako gida lanean

oarsoaldea
Oiartzun,Pasaia
2015/05/29
Gipuzkoako Hitzan argitaratua.
Eider Bergaretxe

Eider Bergaretxe (ezkerrekoa)

Kasualitatez hasi zen Eider Bergaretxe (Oiartzun, 1988) Pasaiako Albaola itsas faktoriako bisitetako gida lanean: “Museo gisa zabaldu behar zutenean, gidak behar zituztela esan zidan lagun batek; iazko ekainean aurkeztu nintzen, eta hartu ninduten”. Artearen Historia ikasi zuen, Gasteizen, eta beste museo batzuetan ere aritu izan da lanean: gida lanetan, haurrekin eskulan tailerrak egiten… Baina ez zuen inoiz itsasoarekin lotutako ezertan lan egin: “Berria izan da niretzat, eta aukera paregabea gaiarekin lotutako gauzak ikasteko”. Museoa ireki, eta harrera gunean egon behar izaten du, joaten direnei arreta eskaintzeko eta Albaolan zer ikusiko duten azaltzeko. Lau hizkuntza baliatzen dituzte egunerokoan. Bisita luzeak euskaraz eta gaztelaniaz egiten dituzte, baina ingelesez egitea ere egokitu zaio noizbait; bisita laburretan, berriz, ingelesa eta frantsesa praktikatzeko aukera izaten du. Bisitak hiru espaziotatik igarotzen dira: erakusketa gela, tailerra edo itsas antzokia —arotzak lanean aritzen diren gunea eta ekintza kulturaletarako baliatzen dena—, eta estalpea. Azken horretan, San Juan baleontziaren erreplika egiten ari dira: “Oso garrantzitsua da ontzia egiteko prozesua bera, berriz baleontzia egiten ikastea nahi dugulako; beraz, eguneroko prozesuak esanahi handia du. Polita da, magikoa. Noski, barkua egina egotea eta horrekin nabigatzea ere nahi dugu, bidaia egin dezan Kanadara”. Bergaretxeri oso polita iruditzen zaio arotzek egurra nola lantzen duten ikustea: “Pasio bat da eurentzat lan horretan aritzea. Euren jakintza transmititzen digute”. Bertako arotzez gain, ikasle batzuk praktikak egitera joaten dira, inguruko ikastetxeetatik eta atzerriko arotzeria eskoletatik: “Tailerreko lanetan laguntzen dute, eta barruko beste ontzi batzuk egiteko prozesuan parte hartzen dute. Ideia, izatez, Albaolan bertan arotzeria eskola bat egotea da, jendeak egurrezko barkuak egiten ikas dezan”. Albaolan itsasoan bustitzea eta iraganera bidaiatzea posible dela iruditzen zaio Bergaretxeri: “Erakusketek, giroak, usainak egurraren eta itsasoaren mundura eramaten zaituzte; gainera, itsasoaren ondoan gaude, eta ezinezkoa da giro horrekin ez bustitzea”. Dioenez, bisitariek ez dute espero barruan ikusiko duten guztiarekin topo egiterik: “Erakusketa txikiren bat-edo dagoela pentsatuta etortzen dira, baina, bisita amaieran, barkua nola egiten ari diren ikustera joandakoan, erabat harritzen dira”. Hori izaten da bisitariak berriz itzultzeko arrazoietako bat: “Baleontzia egiteko lanak lotura sortzen dio jendeari, eta batzuek gogoa izaten dute nola handitzen ari den ikusteko”. Haurrentzako tailerrak ere antolatzen dituzte, eta, erakusketa gelan dagoena haiei bideratzeko, Txo pertsonaiaz baliatzen dira: “Koadernotxo batzuk ematen dizkiegu, erakusketak iraun bitartean bete behar dituztenak. Ondoren, baleen, txalupen eta itsas munduarekin lotutako beste hainbat konturen eskulanak egiteko aukera izaten dute tailerretan”. Berari ere ikasteko balio izan dio Albaolan gida lanean aritzeak, ontzigintzaren mundua oso arrotza baitzitzaion: “Aurrekoen ondarea deskubritzea bezala izan da; ezagutzen ez nuen jakintza batekin egin dut topo. Gainera, bisitetara etortzen diren batzuek ezagutzen dute mundutxo hau, egurra landu izan dutelako edo; eta asko ikasten dugu haiek kontatutako gauza bitxietatik”. Izan ere, arbasoen bizimoduaz, lan egiteko moduaz informazio esanguratsua ematen dute Albaolan: “Askorik ezagutzen ez dugun historia bat da; arrotza zaigu, eta ikasi beharko genuke”. Euskal Herria baserri munduarekin edo landa eremuarekin lotu ohi dela dio Bergaretxek, baina itsasoarekin ere oso lotuta egon da: “Ontzigintzan aritzea, edo ontzietarako egurra izateko haritzak landatzea, ontzi horiek sagardoz betetzeko lana egitea… Istorio asko daude barku horien atzean; eta euskal gizartearen zati batek, modu batera edo bestera, lan egin du horretarako”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostiako Egia auzoan atzo etxegabetu behar zuten familiari «Etxegintzako bizitoki bat» eskainiko diotela

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako baso suhiltzaileek salatu dute foru aldundiak zenbait zerbitzu eten dituela, baso suteen «arrisku handiko» sasoi betean

Kirola, Gipuzkoa

Luis Mari Goikoetxea hil da, Zumaiako Arraun Elkarteko presidente ohia

Gipuzkoa, Euskal Herria

Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak arreta «gizatiarragoa eta integralagoa» eskatu du bularreko minbizia dutenentzat

Ekonomia, Gipuzkoa

Greba mugagabea abiatu dute Asteasuko Siemens Gamesan

Gipuzkoa, Euskal Herria

Kutxa Fundazioak joko interaktibo bat sortu du, Gipuzkoan egiten duen lana erakusteko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi pertsona atxilotu dituzte «terrorismo» delitu bat egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako autobus geltokia moldatzeko proiektu bat aurkeztu du udalak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gogora-ko zuzendariak dio Itxasok borondatea duela Martuteneko espetxean «memoria elementuren bat» uzteko

Gipuzkoa, Ekonomia

ELAk salatu du Itasua enpresak dibidenduak hirukoiztu egin dituela azken bost urteetan, baina langileei ukatu egiten dietela soldata igoera

Kultura, Gipuzkoa

150 hizlari arituko dira ‘Euskal pentsamenduaren ur-jauzia II’ kongresuan

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.