Manifestazioa egingo dute jubilatu eta pentsiodunek, Duintasunak deituta
Pentsioen sistema publikoa aldarrikatuko dute, 18:00etatik aurrera
Pentsioen sistema babestu behar dugu
Finantza botereek eragindako krisi ekonomikoaren ondorioz hausnarketa hauek plazaratu nahi ditugu honako elkarteok: Agijupens, Nagusilan, Duintasuna, Feevas, GEPE, Helduak Adi, eta Helduen Hitza:- Pentsioek guztientzako bizitza duina berma dezatela eskatzen dugu.
- Elkarte guztiak solidarioak izan gaitezen gure eskubideen alde.
- Gure pentsioen sistema publikoa mantentzea eta hobetzea berma dezatela, eta aurrekontu orokorrek ekarpenak egin ditzatela, Europako leku gehientsuenetan gertatzen den bezala.
- Neurri egokiak har ditzatela enpresen kotizazioari bakarrik mesede ez egiteko (tarifa laua).
- Ondasunak banatzean sortzen diren desorekak amaitu daitezela, era horretara baliabide gutxiago dutenak ez baitira pobreago izango.
- Gure pentsioak hilero 1.080 euroan pareka daitezela, Europako Gutun Sozialean gertatzen den bezala, barne produktu gordina gero eta handiagoa delako eta soldatak gero eta txikiagoak direlako.
- Beste gauza askoren artean lan erreforma oso gaizki kudeatu dutelako sufritzen ari gara laneko prekarietate larria, eta egoera horrek ez gaitzala utzi pobreziaren atarian. Prekarietate horrek bereziki emakumeei eta gazteei eragiten die, hau da, soldata txikiagoak eta kontratu onartezinak izaten dituztenei.
- Soldata txikienak ez ditzatela gehiago txikiagotu, izan ere, soldata handienak %24 gora egiten ari dira.
- Aldi baterako kontratuak amaitu daitezela. Sutu egiten gara ikustean lau langiletik batek gutxieneko soldataren ia erdia bakarrik kobratzen duela.