Odol emaileak Reina Aretoan
Datorren asteartean eta astezkenean odola aterako dute Errenteria-Oreretan. Horrela, astearte arratsaldean Reina aretoan aterako dute, 18:30etik 20:30era. Asteazkenean, berriz, Beraungo anbulatorioan izango dute aukera odola eman nahi dutenek, ordu berean. Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak esan du odola ematea garrantzitsua dela, “eta ordezkaezina da ospitaleratuak daudenentzat zein istripuren bat izan dutenentzat”. Horregatik, oraindik eman ez dutenek egitea animatu dituzte.