Joseba Tapiaren kapitainarenak, Luzuriagako labotaregian
Alkartasunaren Kultur Hamabostaldiaren barruan eskainiko du kontzertua, Luzuriaga Martxan-ek antolatuta; hamabostaldia gaur abiatuko da, dantza taldekoen aurkezpenarekin, 20:00etan.
Joseba Tapiak estreinatuko du Luzuriagako laborategiko eszenatoki berria. Tximela kapitainaren izarrak aurkeztuko ditu Tapiak Antxon, Luzuriaga Martxan-ek Alkartasunaren Kultur Hamabostaldirako antolatuta. Ostiralean izango da kontzertua, 19:00etan.
Tximela kapitaina (lenago il bataloikoa) 22 urteko gaztea zen Dueson preso hartu zutenean 1937an, Gorbeian, Oizen, Gernikan eta Bilbon borrokatu ondoren (Bizkaiko kanpaina osoa egin zuen). Dueson fiskalak heriotza zigorra eskatu zuen, eta fusilatuko zutela etsita, bertso eta poemak idazteari ekin zion, bere pentsamenduaren lekukotza eman nahirik. Bizi arteko zigorra eman zioten eta Puerto de Santa Mariara eraman zuten.
Joseba Tapiak Tximela kapitainaren idatzi garratz haiek jaso eta musikatu egin ditu, gitarra soilarekin kantatzeko.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.