Elbarriengana hurbiltzeko iniziatiba herriz herri aurrera darama Gureak taldeak. Erakusketa, joko eta tailerren bitartez elbarriek dituzten oztopoak, eta Gureak-en jarduna ezagutarazi nahi dute.
Gureak taldeko langile bat
Gureak taldeak 40 urte betetzen ditu aurten. Horren harira, Gipuzkoan, eskualdez eskualde erakusketa eta tailer praktikoak uztartzen dituen iniziatiba jarri dute abian. Errenteria-Oreretako Merkatuzarren hilaren 4tik (osteguna) 6ra (larunbata) izango da martxan iniziatiba.
Jokoaren bitartez, elbarritasunak dituztenak ulertzea, Hori da Gureak-en xedea. Eta hori bisitariek lehen pertsonan aurkituko dituzten arazoei irtenbidea emanaz irudikatu nahi du erakundeak, desgaituek egunero-egunero topatzen dituzten oztopoei aurre eginaz. Heldu eta gazteentzako da ondokoaren ezagutza bultzatzeko erakusketa/tailerra, hiru ataletan banatuta. Helburu praktikoaz gain, Gureak-en berri ematen duen erakusketa ere ikus ahal izango da.
Erakusketa osteg8un eta ostiralean 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 18:30era egongo da zabalik; larunbatean, berriz, 10:00etatik 13:30era.
40 urtez, Gureak
Atzegiren ekimenez, 1975ean hasi zen martxan Gureak, elbarritasun intelektuala duten pertsonen aldeko Gipuzkoako elkartea da Atzegi. Gaur da eguna, Gureak-en barruan 4.800 pertsona daudela lanean, horietatik %83 elbarritasunen batekin. Ordutik, elbarritasunen bat dutenei zerbitzua ematen eta lan egonkorra bultzazen.
Oarsoaldean, zehazki, 518 pertsonak dute lana Gureak-i esker: errenteriarrak 315 dira, lezoarrak 36, oiartzuarrak 51 eta pasaitarrak 114.
Gureak-ek Oarsoaldean lehen tailerra 1982an zabaldu zuen, Errenteria-Oreretako Santo Angel de la Guarda (gaur egun Oiartzo da). 1986an Oiartzungo Ugaldetxo industrialdean zabaldu zuten tailerra, eta ordutik, gora joan da taldeak Oarsoaldean izan duen presentzia nahiz jardueren eta eginbeharren kopurua