Bezeroen saria jaso du Ekarrik eta profesionalen saria Iparrak, Laurak Bat-ek antolatutako XV. Pintxo Lehiaketan
Laurak Bat-ek saritutako eta omendutakoen talde argazkia, Antxoko kultur etxean
Sei tabernek hartu dute parte, eta bik lortu dute saria. Ekarri tabernako bakailao pintxoa izan da herritarren gustukoena aurten, eta Iparrak zerbitzatutakoa hautatu du profesionalen epaimahaiak.
Asteburuan ospatu da Antxon
Laurak Bat Merkatari eta Ostalarien elkarteak urtero antolatzen duen pintxo lehiaketa. Igandean banatu zituzten sariak, kultur etxean.
Urtero legez, Trintxerpeko eta Antxoko hainbat merkatariei omenaldia eskaintzeko baliatu zuten aukera. Antxoko omenduak Garcia arropa denda eta Mario zapataria izan dira aurten, eta Trintxerpekoak, berriz, Kaia Hortz Klinika eta San Pedro estankoa.
Esker ona agertu zuten kultur etxean saritutako eta omendutako denak.