Asteburua bitartean, arratsaldero izango dira musika ikasleen kontzertuak Trintxerpen, Musikaz Blai jaialdiaren barruan
Kontzertua Trintxerpen, Musikaz Blai jaialdiaren barruan
Indartsu hasi zen lehengo asteburuan Musikaz Blai jaialdia. Txistularian alardea, musika korala, banden kalejira eta kontzertuak… primerako giroa izan da egunero Trintxerpeko Gudarien Enparantza eta Serafin Esnaola plazaren inguruan.
Orain, lan egunetan, musika eskolako ikasleen txanda da. Egunero daude kontzertuak 19:00etatik aurrera, eta asteburua gerturatu ahala, indartzen joango da beste behin egitaraua. Musika kontzertuak ez ezik, haurrentzako jarduerak, antzerkia, dantza solte txapelketa, kantu jira…
horiek eta beste hamaika jarduera antolatu ditu musika eskolak Musikaz Blai jaialdiaren barruan.
Matrikulazioa zabalik
Ikasturte bukaeran izaten da urtero Musikaz Blai, eta jaialdiarekin batera datorren ikasturterako eskaintza plazaratzen du musika eskolak. Datorren urtekoa prest dute jada eta egunotan ari dira banatzen pasaitarren postontzietara.
Ordutegiak barrutika
Ikastaroak eta prezioak
Kontzertua Trintxerpen, Musikaz Blai jaialdiaren barruan