Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Historiaurrea zuzen-zuzenean

Elizaldeko LH 6. mailako ikasleek historiaurrea zuzenean ezagutzeko aukera izan dute. Paleolitoa, Neolitoa eta Metalen Aroa izan dituzte ikusgai eta ikasgai.

oarsoaldea
Oiartzun
2015/06/04
Raoul Servert geomorfologoa Elizaldeko ikasleekin

Raoul Servert geomorfologoa Elizaldeko ikasleekin

Ikasturtea amaitu baino lehen, Elizaldeko Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek Historiaurrea zuzen-zuzenean ezagutzeko aukera izan dute. Mediatekan, Paleolitoa, Neolitoa eta Metalen Aroa izan dituzte ikusgai eta ikasgai. Osotara, bi orduko 6 saio izan dituzte. Saio hauek guztiak Raoul Servert geomorfologoak gidatu ditu. Bertako ikasle biren aita denak ibilbide eta curriculum luzea du. Besteak beste Valentziako Unibertsitateko Politeknikoko irakasle da. Erabilitako materiala KRIPTA S.L. ren berezko bildumatik hartua izan da. Aipatu bilduma bakarra da eta bereziki hezkuntza mundurako sortutakoa da. Historiaurrearen ongi aztertzeko tresneria eduki dute ikusgai, eta nola erabili ere ikasi eta ikusi dute. Batez ere, arkeologia, paleontologia eta paleoantropologia izan dira gehien sakondu dituztenak. Hau dena, eskalan egindako erreprodukzioak erabiliz lortu dute, pieza hauek “Epoxi” erretxinaz eginak dira. Ezin ditugu aipatu gabe utzi, harriekin egindako armak, erremintak, musika tresnak, pinturak, nekazaritzarako eta abeltzaintzarako lanabesak, errotak, etab. gertutik ikusi, ukitu eta aztertzeko aukera pare gabea izan dutela, museoa gelan edukitzea bezala izan da Benetako eskalan egindako tximino antropomorfo handien busto eta kaskezurrak izan dira ikasleen arreta gehien erakarri dutenak: giboiena, gorilena, orangutanena edo txinpantzeena, adibidez. Gizakien aurretik zeuden Orrorinena eta Toumaiarena ere izan dute, hominido garrantzitsuenak ere aztertu dituzte; hala nola, Australopiteko desberdinak, Parantropoak, Homo habilisa, Homo ergaster/erektusa, Neandertala, eta Homo sapiens-sapiensa edo gaur egungo gizakia. Historiaurrea ongi ulertu ahal izateko tailerrak egin dituzte ikasleek. Anatomia, harriekin egindako tresnak, zeramika, ehiza errepresentazioak, Paleolito eta Neolitoko pintura-muralak, nekazaritza eta abeltzaintza eszenak etab. Elizaldeko ikasleak oso pozik entzun dute eta asko eskertu diote Raoul Serverti eta bere lankideei eginiko lana. Material pribilegiatua izan dute esku artean eta ederki estimatu dute. Aurrerantzean elkarlanean jarraitzeko asmoz, Elizalde Ikastetxe Publikoak eskerrik beroenak eman nahi dizkio Raoul Serverti egindako lanagatik eta erakutsitako adeitasunagatik.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.