Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Besoak gora altxatzeko aukera baliatu behar dute

Lehen Mailara igotzeko azken kanporaketa hasiko du etzi OKEko emakumeen taldeak. El Olivo izango dute aurrean, gol gutxi jasotzen dituen horietakoa.

Urko Etxebeste Petrirena
Oiartzun
2015/06/05
Maiatzaren 24ko partidako irudia

Maiatzaren 24ko partidako irudia

Atotxak, Anoetak, Ipuruak, Stadium Galek, Añorgako futbol zelaiak eta herrialdeko beste askok une gogoangarriak bizi izan dituzte euren historian. Batzutan onerako, bestetan kalterako. Oiartzungo Karla Lekuona zelaian horietako une batez gozatzeko aukera izango da etzi. Oiartzun Kirol Elkartearen (OKE) emakumeen talde nagusiak El Olivo taldea (Vigo, Galizia) jasoko du, 12:00etatik aurrera, Emakumeen Lehen Mailara igotzeko azken kanporaketako joaneko partidan. Aurreko kanporaketaren itzuliko neurketan, maiatzaren 24an, zalez goraino bete zen Oiartzungo estadioa. Bertan izan zirenek ikusi zuten nola OKEren emakumeek dena eman zuten joaneko partidako 4-2koa iraultzeko. Kostata, oiartzuarren bultzadarekin, lortu zuten aurrera ateratzea partida eta kanporaketa, 4-0 irabaziz Madrid CFF taldeari. Maiatzaren 24ko espirituak berriz ere Karla Lekuona inbaditu behar du etzi. 11:50an, jokalariak aldagelatik atera baino lehen, Jon Alkorta taldearen entrenatzaileak ziur du zer esango dien jokalariei: «Azken puntura iritsi gara. Dakiguna azaldu behar dugu zelaian, eta gertatzen dena gertatu ere, harro sentitu behar dugu orain arte egindakoarekin. Irabaztea sekulakoa izango da, baina galtzea ez da porrota izango». Indarreko taldea Partida ondo prestatu dute oiartzuarrek. Alkortak galiziarren bideoak ikusi ditu, badaki nola jokatzen duten. Indar handiko taldea dela esan du entrenatzaileak, «ez gu bezain teknikoa, baina indar handikoa. Taldea ondo dago, partidari aurre egiteko gogo handiarekin. Oso kanporaketa exijentea izango da». Gol gutxi jasotzen dituen taldea da Vigokoa; oiartzuarren dohain nagusiak, berriz, baloiaren jabetza edukitzea eta gol aukerak sortzea dira. Bi futbol eredu ezberdin izango dira aurrez aurre, beraz, Oiartzungo berdegunean. Baina helburua, bakarra: handienekin lehiatzeko eskubidea lortzea. Eta igoko balitz? Kirol alorrean bakarrik ez. Alor horretan OKEren neskek arrakasta izango balute, ez litzateke nahikoa izango Lehen Mailan jokatzeko. Aurrekontu handia eskatzen du maila horretan aritzeak, hori badakite aurretik izandako esperientziengatik oiartzuarrek. Baina taldearen zuzendaritzako kideak mugitzen ari dira, lanean ari dira, ateak jotzen dabiltza, kirol igoera gertatuko balitz, horri aurre egiteko finantzazioa lortu nahian.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.