Bizi baratzea liburua aurkeztuko du Lezon
Jagoba Errekondo idazleak. Asteartean izango da aurkezpen hori 19:00etatik aurrera kultura aretoan. Liburuan b
aratze zaintzaren gainekoak bildu ditu idazleak. Bere esanetan, baretzezaintzan falta zen ikuspuntua dakar liburuak, “Euskal Herriko ezaugarri berezietara egokitzen da eta baratzearen abenturan murgiltzeko grina dutenentzat gida ezin hobea eskaintzen du modu atsegin eta ulerterrazean”.
Landareen munduaren berri ematen esperientzia handia du Errekondo. Paisajista da eta Argia aldizkarian astero astero dibulgazio lana egiten du eta Euskadi Irratian entzuleen galderak erantzuten ditu