Erabakitzeko eskubidea josten ari dira Errenteria-Oreretan
Erabakitzeko eskubidea josten ari dira Errenteria-Oreretan Gure Esku Dagok deituta hamarnaka herritar.
Hamaika koloreko ohial, eta beste hainbeste mezuk hartu dute Errenteria-Orereta gaur. Denak bide berean, erabakitzeko eskubidea errealitate bihurtzeko eskaerarekin. Gure Esku Dagok deituta goizean hasi da joste eguna Errenteria-Oreretan. Auzoen arteko erronkak izan dira goiz partean nagusi eta Zamalbide eta Olibeteko taldeak sailkatu dira arratsaldeko finalerako. Gogor aritu dira talde guztiak Foru plaza, Koldo Mitxelena, Xabier Olaskoaga eta Agirre Lehendakariaren plazan jarri dizkieten desafioetan.
12:30etan zutabeak abiatu dira eta udalerriko hamaika talde, eragile eta norbanakok apaindutako oihalak hartuta eskutik egin dute bidea ehunka herritarrek Zumardiraino. Bertan zituzten zain josteko makinak eta abilezia bereziarekin herritarrek sortutako oihalak, eta desio bakarra, batuko dituzten jostunak. Ekitaldi nagusia 13:30ean hasi da eta bertan sorpresak izango direla iragarri dute komunikazio gunean lanean ari diren Gure Esku Dagoko kideek. Bazkaria, erronken finala, eta musika ez dira faltako joste egunaren egitarauaren barruan.
Egun osoan zehar talogileak, material salmenta postua, eta artisau postuak izango dira herrian barrena.
[nggallery id=67]
