Zamalbideko koadrilak irabazi zuen lehengo larunbatean Gure Esku Dago-k Joste Egunean antolatutako auzoen arteko desafioa. Primerako giroa izan zen egun osoan zehar. Goizean, desafioan parte hartu zuten koadrilek girotu zituzten plazak, eta eguerdia gerturatu ahala, berriz, jendetza biltzen joan zen Lehendakari Agirren, handik abiatu zelako oihalen kalejira koloretsua.
Herriko kaleak zeharkatuta, zumardian bildu ziren denek, joste lanetara. Eta joste lanak bitartean, ekitaldi ederra ikusteko aukera izan zen, herriko eragile askoren partaidetzarekin. Arantxa Galdosek maisuki interpretatutako kanta, dotore dantzatu zuten Ereintzakoek; Aitor Albisturren bertsoak, Oier Gillanek poesiak, Arrate Arozenaren kantak, Mikel Labakaren doinuak, dultzainero, trikitilari, txistulari, … baita Concha Rociera elkarteko sevillar dantzak ere, guztiak bildu ziren erabakitzeko eskubidearen aldarriaren bueltan.
Arratsaldean, O’club taldearen musikak lehenik, eta DJ 2Ttorren erritmoek gerora, karparen ingurua girotu zuten, eta bien artean, auzoen arteko final mundiala, Oiartzun ibaian, piraguetan eta Manu Maritxalarren partaidetzarekin.
[nggallery id=70]
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.