Sagardoa eta Joseba Tapia. Ostiralean Joseba Tapiaren kontzertua izan zen Luzuriagan eta larunbatean Sagardo Eguna egun osoan zehar. Alkartasunaren Hamabostaldi Kulturalaren barruko jarduerak izango dira.

Arratsaldeko dastaketa handiaren irudia da honakoa
Kultur asteburu oparoa izan dute Antxon. Alkartasuna Euskal Dantza Taldearen Kultur Hamabostaldiaren barruko bi ekitaldi handienetakoak egin dituzte. Lehena, ostiralean izan zen, Joseba Tapiak kontzertua Luzuriagan eman zuenekoa. Bigarrena, larunbatean: goizetik arratsera —eta nahi izan zuenak gauean—, Sagardo Jaiarekin gozatzeko aukera izan zuten antxotarrek eta kanpotik etorritakoek.
Kultur Hamabostaldiak, ordea, jarraitzen du. Beheko estekan ikus daitezke falta diren ekitaldiak. Bidenabar, hona aurreko bi jarduera horien kronika, argazkietan.
[nggallery id=69]