Diktadura eta transizioaren artean jaiotako belaunaldiaren fikziozko kronika egin du Gorrotxategik.

Aritz Gorrotxategi Zabarreren gaineko ipuina aurkezten
Aritz Gorrotxategi idazle lezoarrak liburu berria argitaratu du,
Koldar hutsa zara. 300 orritik gorako nobelan, diktadura eta transizioaren artean jaiotako belaunaldiaren fikziozko kronika egin du Gorrotxategik. Naturaltasunez egindako lana dela eta garai hartako kontraesanez hitz egiten duela bertan ere esan du idazleak
liburua aurkezteko joan den astean egin zuen agerraldian.
Honakoa Gorrotxategik idazten duen zortzigarren liburua da. Poesian
Taxi bat Hamlet-entzat (2002),
Zaldi hustuak (2007),
Hariaz beste (2011) liburuak argitaratu ditu. Narrazio sailean, berriz,
Egurra Pinotxori argitaratu zuen Gorrotxategik 2002an.
Kafkaren labankada (2001),
Kearen truke (2005) eta
Axola ez duenean (2009) nobelak ere argitaratu ditu.