Koxtapeko nesken trainerillak Espainiako txapelketa irabazi du
Senior mutilak podiumera igo dira baita ere, brontzezko domina eskuratuta
Arrosen asteburua izan da arraunean. Lan oso txukuna egin dute sanjuandarrek lehiatu diren modalitate guztietan.
Santanderren Espainiako Trainerilla Txapelketa jokatu da asteburuan, eta han garaipen bikoitza erdietsi du klub sanjuandarrak. Nesken trainerillak Espainiako txapelketa irabazi du eta mutil seniorrek, brontzea irabazi.
Irteeratik lortu zuen abantaila nesken trainerillak, eta estropada bukatu arte eustea lortu zuten, nahiz eta zumaiarrek gogor estutu. 69 ehunenekoen tartea baino ez zen izan bi ontzian artean. Brontzea Chapelako neska galiziarrek irabazi zuten.
Mutil seniorren estropada Zierbanak irabazi zuen, nagusitasun osoz. Bermeoko trainerilla izan zen bigarrena eta Koxtapekoa hirugarrena, irabazletik 12 segundora.
Sailkapenak
