2-1 irabazi du OKEko nesken taldeak El Olivoren kontra, Emakumeen Lehen Mailara igotzeko azken kanporaketako joaneko partidan

OKE-El Olivo partida
Partida ikusgarria jokatu dute OKEko neskek. Vigoko El Olivo taldea jaso dute Karla Lekuona zelaian, Emakumeen Lehen Mailara igotzeko azken kanporaketako joaneko partidan. Jon Alkorta taldearen entrenatzaileak argi zuen jokalariei esango ziena zelaira atera baino lehen: “Azken puntura iritsi gara. Dakiguna azaldu behar dugu zelaian, eta gertatzen dena gertatu ere, harro sentitu behar dugu orain arte egindakoarekin. Irabaztea sekulakoa izango da, baina galtzea ez da porrota izango”. Harro sentitzeko moduan dira ba atzo egindako lanarekin. Gogotsu aritu dira eta 2-1 emaitzarekin eskuratu dute garaipena.
Gol aukera asko izan dituzte oiartzuarrek eta baloiarekin izan duten nagusitasuna nabarmentzekoa da. Zaleen animoak ere ez dira faltatu.Lehen Maila esku-eskura badute ere, etorriko partida gelditzen zaie oiartzuarrei. El Olivoren zelaira joango dira igande honetan.
[nggallery id=68]