Oiartzungo Feministek "modu aktiboan" parte hartu nahi dute Emakumeen Mundu Martxan eta horretarako gaur udaletxeko areto nagusian elkartuko dira, 19:00etatik aurrera. Oiartzuarrei dei egin diete antolaketan parte hartzera. Oarsoaldetik irailaren bukaeran pasatuko da.
Oiartzungo Feministek “modu aktiboan” parte hartu nahi dute Emakumeen Mundu Martxan eta horretarako gaur udaletxeko areto nagusian elkartuko dira, 19:00etatik aurrera. Oiartzuarrei dei egin diete antolaketan parte hartzera. Irailaren 28tik urriaren 4ra pasatuko da Euskal Herritik eta Oarsoaldetik irailaren bukaeran.
1995ean sortu zen Emakumeen Mundu Martxan, Quebeceko emakumeen mugimenduak
Ogia eta Arrosak martxa egin zuenean. Emakumeek sufritzen duten pobrezia eta bortxakeria desagerrarazten saiatzen diren lantaldeak elkartzen dituen nazioarteko mugimendu feminista da eta bost urtean behin egiten da.
Martxoaren 8an Kurdistandik abiatu zen karabana feminista
Geure Gorputzak, Geure Lurraldeak lelopean. Hamaika herrialde pasatuta, urriaren 17an bukatuko da ibilbidea, Coimbran (Portugal).