Oiartzungo Antzerki Eskolako ikasleen emanaldia izango da gaur 18:00etan: 'Hegazkinean galduta'.
Antzerki Eskolako ikasleak euren lana aurkezten Antzerki Jardunaldietan
Oiartzungo Antzerki Eskolako ikasleen emanaldia izango da gaur arratsaldean, 18:00etan:
Hegazkinean galduta. Hegazkin batean dauden bidaiarien gorabeherak kontatuko dituzte Laiene Aranburuk, Oihan Azpiazuk, Malen Elizasuk, Uxue Eskuderok, Maider Iparragirrek, June Manjarresek, Aiora Mitxelenak, Aimar Narbartek, Katixa Oiartzabalek, Amaia Rodriguezek, Olaia Sorondok eta Bogdam Tomynek.
Bigarren emanaldia gaur zortzi izango da.
Kanpolarrosa lana taularatuko dute orduan.
Antzerki Eskolan izena emateko epea zabalik
Oiartzungo Antzerki Eskolan sartu nahi duten 12 eta 18 urte bitarteko gazteek epea zabalik dute. Irailean hasiko dira saioak, ordu eta erdikoak astean (asteazken edo ostiraletan, jendeak gehien aukeratzen duen egunean), Karaez kalean (Oiartzungo Antzerki Taldearen lokalean).
Izena emateko azken eguna ekainaren 12a izango da; Haurtzaro Ikastolan, Elizalde Herri Eskolan edo Elorsoro kiroldegian eman behar da izena. Oiartzuarrentzat 60 eurokoa da matrikula eta gainontzekoentzat 80 euro. Ordainketa Laboral Kutxan egin (3035 0126 60 1260900006) eta izena ematerakoan ziurtagiria aurkeztu beharko da.
Informazio gehiago eskuratu nahi duenak Kultura sailean galdetu dezake, 943 49 19 34 zenbakira deituta edo
posta elektroniko bat bidalita.