Ekainaren 13tik 14ra jokatuko dute futbitoko Imanol Artola XXV. Oroitaldia Lezoko Bekoerrota kiroldegian, larunbatean 10:00etan hasita.
2013ko finalera heldutako taldeak
Ekainaren 13tik 14ra jokatuko dute futbitoko Imanol Artola XXV. Oroitaldia Lezoko Bekoerrota kiroldegian, larunbatean 10:00etan hasita. Dagoeneko hamabost taldek izena eman dutela azaldu du antolaketa lanetan dabilen Axier Irastorzak eta ostirala arte izena emateko aukera izango badute ere , ahalik eta azkarren eta azken unera arte itxaron gabe egiteko eskatu du Irastorzak, “errazagoa delako antolatzaileontzat guztia prestatzea”.
Emakumeen talde bat
Berrikuntzarik ere izango du mende laurdenabeteko duen oroitaldiak, parte hartzeari dagokionean, “izena eman duten taldeen artean, emakume talde bat dagoelako aspaldiko partez”, esan du Irastorzak.
24 orduko txapelketa da Imanol artola Oroitaldia. Izena eman nahi dutenek Tiñelu elkartera joan beharko dute. Inskripzioak 50 euro balio du.
Partiden zozketa ostiralean
Partiden zozketa ostiralean egingo dute Tiñelun 19:00etan. Lau sari nagusi banatuko dituzte antolatzaileek irabazleen artean. Horrela, irabazleek zein bigarren sailkatzen direnek trofeoa eta afaria jasoko dute; hirugarren eta laugarren sailkatzen direnek, berriz, trofeoa eta arkumea. Lehenengo lau postuetan sailkatzen ez direnentzat, beste zenbait sari ere banatuko dituztela jakinarazi dute antolatzaileek.