Ia berrehun haur eta hamabost talde ariko dira aurten Lezoko udalekuetan.
Lezoko udalekuak
Ia berrehun haurrek hartuko dute parte aurtengo udalekuetan. Hiru aste eskas falta dira egitasmoari hasiera emateko eta arduradunek eman dituzten datuen arabera 182 neska-mutilak ariko dira udalekuetan. Hamabost talde osatu dituzte guztira hiru adin tarteetan banatuta: txikiak (3-5 urte artean) ertainak (6-7 urte) eta handiak (8-10 urte artean). adin tarte bakoitzean berriz, bost talde osatu dituztela zehaztu dute arduradunek. Taldeen osaketa udalaren webgunean kontsulta daiteke.
Programazioa oraindik zehaztu gabe dutela begiraleek azaldu dute egitasmoaren arduradunek, “halere asteburuan bilduko dira programazioa osatzeko eta datorren astean emango dugu haren berri”