Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

EH Bildu: "Entzun dugu pasaitarren hitza"

Herritarrak beren jardueraren erdigunean kokatzen ez dutela asmatu esan du koalizioak; Garai berri bati ekingo diotela iragarri dute, udalean zein herrian, eta zabaldu duten hausnarketa prozesura biltzeko deia egin dute.

olatz mitxelena
Pasaia
2015/06/12
EHBildu lantalde berria

Pasaiako EH Bilduk lantaldea berritu du

Pasaian EH Bildu gobernutik oposiziora igaroko da hurrengo legegintzaldian. Koalizioak atzo jakinarazi zuenez, Migel Mari Torreak, Mikel Gartziak, Haritz Perezek eta Oihane Oronozek osatuko dute oposizioan lan egingo duen taldea. Perezek eta Oronozek hartuko dute, honenbestez, zerrendaren arabera Maider Ziganda eta Iurgi Aldalurri zegokien tokia. «Oposizio trinkoa eta garbia» egingo dutela iragarri du EH Bilduk, «alderdikeriazko jokoen gainetik Pasaiaren eta pasaitarron interesak defendatuz». Autokritika «Entzun dugu pasaitarren hitza», esan zuten koalizioko kideek atzo emandako prentsaurrekoan, eta ondorio bat jada atera dutela jakinarazi zuten: «Ez dugu asmatu herritarrak gure jardueraren erdigunean kokatzen». Hitz egiteko eta hausnartzeko asko dutela esan zuten  EH Bilduko kideek eta horretan hasiak direla jakinarazi. Lehengo larunbatean egin zuten hausnarketa prozesu horren barruko lehen batzarra San Pedron, eta aurrerantzean bilera gehiago egingo dituztela iragarri dute, haietan parte hartzeko deia zabalduz: «Herritarrok bakarrik eraiki dezakegu EH Bildu herritar bat». Hurrengo batzarra hilaren 20an izango da, Antxoko kultur etxean. Ekarpenetarako posta elektronikoa erabiltzeko aukera zabaldu dute, baita sare sozialen bidea, koalizioaren twitter eta facebook kontuak erabilita. Lantalde berria Lantaldea berritu du Pasaiako EH Bilduk, eta bi helburu zehatzekin ekin diote lanari: « EH Bilduko Herri Proiektua osatzeko prozedura bat proposatzea eta herritarron partaidetza zein erabaki ahalmena indartuko duen antolaketa eredu bat proposatzea». Udazkenean hautatuko ditu arduradun berriak koalizioak, eta bien bitartean, atzo publikoki aurkeztu zuten taldeak hartuko du EH Bilduren ordezkaritza Pasaian–argazkian ageri dena-, beti ere batzarraren aginduetara.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.