Gaur 18:30ean botako duten suziriarekin hasiko dira Ergoiengo festak. Igandera bitarte, hamaika ekitaldiz gozatzeko aukera izango da.
Danborrada
Gaur 18:30ean botako duten suziriarekin hasiko dira Ergoiengo festak. Igandera bitarte, hamaika ekitaldiz gozatzeko aukera izango da.
Egitaraua
Ekainak 12, ostirala
18:30: Lehenengo suziria Lartaungo txistulari eta buruhandien laguntzarekin.
20:00: Kartelada.
21:00tan: Bertso afaria, Iker Zubeldia eta Andoni Egañarekin, Auzokalte Elkartean.
Ekainak 13, larunbata
10:00: Goiz eresia.
10:00: Ganadu eta artisau azoka Uztapide plazan.
11:30: Patata tortilla lehiaketa Uztapide plazan. Etxetik ekarritako tortillak sarituko dira.
12:30: Dantzari txikiak, Uztapide plazan.
13:30: Herri bazkaria Auzokalte Elkartean etxetik ekarritakoarekin.
16:00: Truk txapelketa Pagoalden (izen ematea 15:30ean itxiko da).
16:30: Zezen kozkorrak Auzokalte elkarte inguruan. Ondoren, Herri Musika Txokoko tailerrak eta malabareak.
19:30: Danborrada.
21:00: NAU eta 3, 2, BANDekin dantzaldia.
23:00: Zezen suzkoa Auzokalten.
Ekainak 14, igandea
09:00: Aitor Txikiren omenezko VIII. Plater Tiraketa Arkaleko tiro eremuan.
09:30: Goiz eresia.
10:00: II. Mendi Krossa.
10:00: Gaztetxoen pilota partidak.
11:00: Amulleta danborraren kofradia.
Egun osoan zehar puzgarriak.
14:00: Auzo bazkaria.
17:00: Helduen pilota partida.
18:00: Moto Trial erakustaldia.
20:00: Jaien bukaera.