Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

DBH eskaintzeko aukera iritsi da azkenik Karmengo Ama eskolara

Trintxerpeko ikastetxean poz handiz hartu dute albistea guraso, ikasle eta irakasleek; Orain arte Pasaian ez zegoen Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza sare publikoan egiterik

olatz mitxelena
Pasaia
2015/06/13
Karmengo Ama

Irakasle, guraso, eta ikasleak, denek pozik hartu dute DBHra arte luzatzeko aukera

Aspalditik itxaroten zuten albistea iritsi zen azkenik lehengo ostiralean Trintxerpeko Karmengo Ama Herri Ikastetxera. Eta oraindik ezin sinetsi dabiltza. Izan ere, hogeitik gora urte egin dituzte ikastetxean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eskaini ahal izateko borrokan. Pasaian, sare publikoan, ez zegoen DBH egiteko aukerarik orain arte. Beraz, Lehen Hezkuntza bukatuta, Donostiara jo behar izaten zuten ezinbestean Karmengo Ama ikastetxeko ikasleek, beti ere publikoaren aldeko hautua eginez gero. Egoera horri buelta eman nahian, urte hauetan guztietan asko dira jo dituzten ateak, asko borrokara bildu diren guraso, irakasleak eta udal arduradunak, eta asko baita ere,Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzatik jaso dituzten ezetzak. Orain, ordea, lortu dute helburua, eta ospakizunetarako ordua iritsi zaie, etapa berri bati ekiteko unea. Aurrera begira ari dira  jada guztiak, gogoz eta arduraz Ikastetxe Publiko Integrala Ikastetxe Publiko Integrala (IPI) izango da 2016/17 ikasturtetik aurrera Karmengo Ama Herri Ikastetxea, hau da, orain LHko 5. Mailan dauden ikasleak eta haien atzetik etorriko direnak 16 urte bete arte jarraitu ahal izango dute eskolan. Ezarpena, baina, mailakatua izango da Trintxerpen. DBHko 1. Mailarekin hasiko dira, eta hortik aurrera osatzen joango dira zikloa, ikasturtez ikasturte, ikasleek 16 urte bete arte. Hezkuntza komunitatea, baina, bakarra jarraituko du izaten. Ikasleak elkarrekin mantenduko dituzte eraikin beren, zuzendaritza talde bakarra izango dute, klaustro bakarra, eta irakasle taldea integratua. Horiexek dira, besteak beste, Ikastetxe Publiko Integralen berezitasunak. Mari Karmen Martinez da gaur egun Karmengo Ama Herri Ikastetxeko zuzendaria, eta ikasketa burua Begoña Canal. Aurten estreinatu dira biak karguan, eta haiei egokitu etapa berriaren kudeaketa: «Gure lehenengo urtea da eta tokatu zaigu», diote pozik. «Baina argi eta garbi utzi behar da aspaldiko borroka bat dela, eta beste zuzendaritza taldeak borrokan ibili direla, baita klaustroak ere. Lorpen honen atzetik lan komun bat dago, guztiona eta aspaldikoa». Pozik daude irakasleak eta kontent gurasoak ere. Zer esanik ez, eskolan jarraitu ahal izango dutela jakin berri duten ikasleek.  «12 urterekin etenik ez gertatzea izan da familien aldarrikapen nagusiena, zehaztu du Canalek, «hemengo proiektuarekin jarraitu ahal izatea», eta horixe da, hain zuzen, irakasleek ere gehien estimatzen dutena.
Karmengo Ama

Begoña Canal ikasketa burua eta Mari Karmen Martinez, zuzendaria

Erronka handia Etapa berri bat zabalduko da orain Karmengo Ama ikastetxearentzat, eta pozarekin batera, hasiak dira egoera berrira egoki erantzuteak dakarren ardura:  «Profesionalki erronka handi bat da, erronka eta aukera izugarria. Alde horretatik oso ilusionatuak gaude, DBH osoan ikas komunitatearen filosofiarekin jarraitu ahal izango dugulako, familien inplikazioarekin, eta ikasketa kooperatiboan sakontzen», adierazi du zuzendariak. Aldaketa handia izango da, akademikoki nagusiki, baina baita beste hainbat ikuspegietatik ere. Espazio antolaketa berria egin beharko dute, eraikin berean denak sartzeko. «Konponketa eta berrantolaketa lanak» egin beharko dituzte. Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzako arkitektoak aztertu du eraikina eta eskolan aurreproiektua ekartzeko zain daude. «Guk gure aldetik zer nahi dugun eta zer behar dugun argi utzi behar diegu», azaldu du Canalek. Igandean eskolako festa Ikastetxe gehienetan bezala,  Karmengo Aman ere ikasturte bukaeran ospatzen dute eskolako festa. Igandean dute horretarako eguna, eta jaia berezia izango dela aurreikusi daiteke. Irakasleek, baina, ez dute protagonismorik bereganatu nahi: «Hori familien eskuetan geratzen da. Hau guztia beraien lorpena izan da. Dirudienez, badute zerbait pentsatua, baina guk ez dakigu».
Karmengo Ama

Mari Luz Etxaniz eta Beatriz Iglesias, eskolako harreran

Gurasoek gidatu dute DBHaren aldeko borroka Karmengo Ama ikastetxean

Lorpena Pasaia osoarentzako aurrerapauso handia dela sinetsita daude gurasoak .Amaia Agirregabiria alkatearen laguntza eskertu eta giltzarri izan dela esan dute.

Hemen hazi, hemen ikasi, DBH publikoa Pasaian. Horixe izan da urtetan Karmengo Ama ikastetxeko gurasoen lelo nagusia. Ikas komunitatearen barruan batzorde bat antolatua zuten gurasoek, DBHaren gaia lantzeko propio sortua. Guraso asko pasatu dira batzorde horretatik 21 urteetan. Mari Luz Etxaniz eta Beatriz Iglesias dira horietatik bi. Biak dituzte seme-alabak ikastetxean, eta beren borrokaren fruituaz gozatzeko aukera izango dute aurki. LHko 5. Mailan dago Etxanizen semea, eta 1. Mailan Beatriz Iglesiasen alaba. Urtetik urtera ezetzak entzuten ohituta, albistea «ezustean» harrapatu ditu. Gogoratu dutenez, «ia-ia 21 urte izan dira borrokan. Beti eman izan digute arrazoia toki guztietan, baina delegaritzak beti ezetz erantzuten zigun». Alkateari eskerrak Gurasoek aurten igarri dute lehenbizikoz jarrera aldaketa, Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzan izan zuten bileran. Ezetza jasotzeko prest joan zirela diote Etxanizek eta Iglesiasek, baina, han, gutxien espero zutenean, nabarmena izan omen zen jarrera aldaketa. «Bilera hartan ez ziguten baiezkorik eman, baina nahiko baikorra izan zen, eta ezustean harrapatu gintuen, ez genuelako inondik inora espero», gogoratu dute. Orain arte ezinezkoa zirudiena orain zergatik gauzatu den galdetuta, gurasoek uste dute «faktore asko uztartu» direla erabakian. Hala ere, azken bizpahiru urtetan ate piloa jo dituztela gogoratu dute, eta horrek eragina handia izan duela uste dute. Zentzu horretan, esker ona adierazi diote Amaia Agirregabiriari, «gurasoen borroka bere egin duelako». Azken legegintzaldian Pasaiako alkate izandakoak asko lagundu diela nabarmendu nahi izan dute, gurasoentzat bestela eskuraezinak liratekeen lekuetara iristeko aukera erraztu duelako: «Egon gara legebiltzarrean, Lakuan, Cristina Uriarterekin, egin dugu agerraldia…. atez ate ibili gara, sartu gara, hitz egin dugu, eta arrazoia eman diguten leku guztietan. Bide horretan Amaiaren laguntza gakoa izan da». Kultura zinegotzi Juanra Canoren laguntza ere eskertu dute, eta «oro har talde osoarena». Matrikulazio datuak Urtetan Bidebietako Institutura jo izan dute Karmengo Amako ikasleek LH bukatuta. Horixe izan da joera naturala. Baina azken ikasturtean matrikulazio datuek joera aldaketa erakusten zutela esan dute gurasoek, matrikulazio datuak «asko sakabanatu direla, zazpi zentro agertzeraino». Akaso horrek ere erabakia nolabait behartu duela iritzi diote. Edonola ere, argi utzi nahi izan dute beren borroka ez dela eskola bat edo bestearen kontrakoa, «nahikoa liskarra» egon delako horrekin: «Guk ez gaude ematen ziguten aukeraren kontra. Gure borroka ez da eskola horien kontra, inolaz ere. Guk defendatu dugu aukera hori Pasaian egon behar zela. Hori oso argi utzi nahi dugu». Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzan egin zuten azken bileran gai hori bera ere aipatu eta argitu behar izan zutela diote gurasoek. Lorpen garrantzitsua Aurten erantzuna baiezkoa izan zitekeela jakin zutenetik kirioak dantzan ibili dira DBHko batzordean biltzen diren gurasoak. «Joan den astean oso pozik ginen, urduri, ezin sinetsirik». Izan ere, lorpenari garrantzia handia ematen diote gurasoek: «Pasaiarako lorpen handia da. Orain dela 20 urte hasi zuten borroka gaur lortu dugu, eta Pasaiarako aurrerapauso handia da. Gure seme-alabek baliatuko dute aukera, baina guretzako ez da hori garrantzitsuena». Une gogoangarriak Aurrerantzean eskolak lan piloa egin behar duela argi dute gurasoek, eta bide horretan beren papera zein izango den ez dakite oraindik. Hori bai, prestutasuna erabatekoa da: «Agian orain guk ezer gutxi egin dezakegu, baina prest gaude behar duten horretan laguntzako. Eskatzen badigute laguntza hor egongo gara». Borrokaldian bizitutako unerik gogoangarrienak aukeratzekotan Etxanizek eta Iglesiasek argi dute: «Delegaritzako azken bilera, harritzekoa izan zelako». Bilera oso gaizki hasi zela kontatu dute biek, baina ezustean, tonua aldatu egin zela dute gogoan: «Giroa aldatu zen bat-batean, teknikoa hizketan hasi eta esan zigun akaso bazela ordua. Mahai azpitik zimikoka aritu ginen, ezin sinetsirik». Lehengo ostiralean bizitakoak ere ez dituzte erraz ahaztuko. «Ikasleak eskolatik irten aurretik eta gurasoak etorri baino lehen hemen ginen, pankarta bat prestatzen, puxikekin eta. Bat-batean 5. Mailakoak irten ziren patiora eta pankarta ikusi zutean ospatzen hasi ziren. Momentu oso polita izan zen hura». Gogoan, baina, askoz ere jende gehiago dute. Azkenaldian DBHko batzordean zortzi lagun aritu dira eragile lanak egiten, beti ere laguntzeko prest azaldu diren guraso askoren laguntzarekin. Baina bi hamarkadako ibilbidean jende asko aritu da batzordean lanean, eta ospakizunetarako tartea zabaltzen den honetan horiek guztiak gogoratu nahi dituzte, «gauzatu den ametsa» guztiekin konpartitu .
Karmengo Ama

Gurasoak, lorpenaren aldarria eskuan

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.