Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

[Argazki galeria] Izaskun Gomez: "Elkarrizketa, akordioa eta kontsentsua izango dira nire gobernuaren iparrorratza"

Hondakinen bilketan ari diren langileek beren lanpostuen defentsa egin dute, eta alkate izendatu berriari beren eskaeren berri eman diote

oarsoaldea
Pasaia
2015/06/13
Izaskun Gomez

Izaskun Gomez, kargua hartu berritan, legegintzaldiko lehen diskurtsoa egiten

Errauste plantaren kontrako oihuak batetik, eta txaloak eta poza bestetik. Denetik izan da gaur goizean Arizabalon, udalbatza berria izendatzeko egin den plenoan, baita euskararen aldeko aldarriak ere, gaztelania hutsez egin baitu alkatea izendatu berriak lehen diskurtsoa. 10:00etan puntuan hasi da udalbatzarra, eta ordurako lepo zegoen aretoa. Zinegotzi eta alkate berriaz gain, hain ziren ordu erdi lehenagotik udaletxe sarreran beren lanpostuen defentsan elkarretaratzean izan diren langileak, eta baita haiei babesa agertzera joan direnak ere; plenoan izan dira ere PSE-EEren jarraitzaileak, alderdiko goi kargudunak tarteko; Iñaki Arriola eta Denis Itxaso izan dira Pasaian, Izaskun Gomezi babesa agertzen. Ezusterik ez Ezusterik ez da izan Pasaiako udalbatzarrean. Adinaren arabera mahaia osatu eta zinegotziek zin egin dute kargua, “legeak hala behartuta” EAJkoak eta EH Bildurenak, baita Pasaiak Ahal Du taldeko hiru zinegotzietatik batek, eta bere horretan gainontzekoek. PSE-EEko Izaskun Gomezek eta EH Bilduko Migel Mari Torreak aurkeztu dituzte beren hautagaitzak, baina ez batek ez besteak, ez dute gainontzeko alderdien babesik lortu, eta honenbestez, hauteskundeetan indar bozkatuena izan den zerrendaburua -Izaskun Gomez Cerdeño- izendatu dute alkate. Herritarren konfiantza eskertu Pasaitarrek beregan jarritako konfiantza eskertuz hasi du inbestidurako diskurtsoa Izaskun Gomezek. Pasaia kudeatzea ez dela erreza esan du alkate berriak, baina herriak etorkizuna baduela eta etorkizun hori eraikitzera bere indar guztiak bideratuko dituela esan du antxotarrak. Lehendik ere karguan esperientzia baduela gogoratu eta orduko esperientzia hartatik abiatuko dela esan du Gomezek, eta alkatetza behar duenarentzat zabalik izango dela jakinarazi. Kargu hartu duten zinegotziak zoriondu ditu eta ongi etorria eman die karguan gaur estreinatu direnei. Datozen egunetan bere gobernua aurkeztuko duela iragarri du, eta baita programa ere. Edonola ere, gainontzeko taldeetako bozeramaileen iritzia bildu eta “asko entzuteko” asmoa duela esan du. “Elkarrizketa, akordioa eta kontsentsua” bere “gobernuaren iparrorratza” izango direla esan du Gomezek. [nggallery id=74]          
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.