Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Kepa Garbizu izendatu dute Lezoko alkate

Kepa Garbizu izendatu dute alkate. Seina boto jaso dituzte Garbizuke ta Zabalok eta zerrenda bozkatuenarentzat izan da alkatetza, EAJrentzat.

oarsoaldea
Lezo
2015/06/13
Zabalok uztaia eman dio Garbizuri

Zabalok uztaia eman dio Garbizuri

Hamabiak jo aurretik beteta zegoen Lezoko Udaleko pleno aretoa eta puntu puntuan hasi da udalbatza berriaren eratze bilkura. Arazorik eta ezustekorik gabe joan da , espero moduan, eta bozketan seina botu jaso dituzte EAJren zerrendaburu Kepa Garbizuk eta EH Bilduren alkategaia Ainhoa Zabalok, eta berdinketa kasuan egin ohi den bezala, zerrenda bozkatuenarentzat izan da alkatetza, Kepa Garbizurentzat, alegia. Orain arte udalbatzaren hizkuntza euskara izan bada, euskara eta gazteleraz aritu da gaur Garbizu. Zinegotzien zina egin dute lehenik eta EH Bilduko sei ordezkariek “legeak hala behartuta” formula baliatu dute zin egiteko unean, baita EAJko Xubero Ubillos zinegotziak ere. Eskerrak eman ditu Garbizuk eta bilkura bera motza izan dela esanda “sakona” ere izan dela aitortu du. Datozen lau urteetan herria aurrera ateratzen saiatuko dela bere alderdia gaineratu du alkateak, “zuen laguntzarekin”. “Lanean jarrituko du EH Bilduk” Beste zinegotziei eman die hitza ondoren, eta Ainhoa Zabalo alkate oihak hitz egin du EH Bilduren izenean. “Lehenik eta behin EAJ zoriontzea besterik ez zait tokatzen, herritarrek maiatzaren 24an hautatu zintuzteten eta zorionak horregatik”. Lau  urtetako alkate jarduna amaituta eskertza ugari egin behar dituela gaineratu du Zabalok gaurko bilkuran, “bai animoak ematera etorri zaizkigun herritar askori, udal tekniko eta langileei beraien pazientzia eta laguntzagatik, Lezoko mahaiko kide guztiei zuen laguntza eta babesagatik, nire familiari izan duen pazientzi eta eman didan babesagatik, eta zinegotzi talde guztiari zuek gabe guzti hau ezingo litzatekeelako posible izango. Hoberenak zarete”. Datozen lau urtean oposizioan egotea egokitu zaiela eta Lezo eta lezoarrengatik lanean jarrituko duela EHBilduk esan du Zabalo, “gogotsu eta tinko beti guztion ongizatearen alde”. EAJri ere zuzendu zaio Zabalo, eta haiekin lan egiteko prest azaldu da, “herritarrentzat eta herriarentzat onak diren proiektu guztiak aurrera ateratzeko gure babesa eta elkarlana izango duzue”. Udalaren egoera ekonomikoaz ere mintzatu da Zabalo, “ezin hobea” dela esateko: “Ia miloi eta erdiko remanentea utzi dugu, espero dugu, diru horren erabilera zentzuzkoa eta guztion onerako izango diren proiektuetan erabiltzea. Badakigu zein kudeaketa mota egin zenuten alkatetzan izan zinetenean eta zertan jaon zitzaizuen dirua, eta espero dugu krisi egoera honek eta herritarrek bizi duten egoera zuen gastuen lehentasuna aldatzea”. Proiektua defendatzen jarraitu EH Bilduk bere proiektua defendatzen jarraituko duela gaineratu du Zabalok eta lehen lerroan jarri ditu parte hartzea, berdintasuna, euskara, eta jasangarritasuna: “Denon artean eraikitako Lezo nahi dugulako. Ezin dugu ahaztu bestalde,  gure gizartean oraindik asko dagoelako egiteko berdintasun arloan. Gure hizkuntzaren defentsa sutsua egingo dugu, bestalde, herri bat ez delako ezer bere hizkuntzarik gabe. Amalurra ere babesten jarraituko dugu eta ezin dugu ahaztu %87ko berziklatze datuak izan ditugula. Horren harira lezoar guztiak zoriondu nahi ditut egindako lanagatik”. Errepresaliatu politikoak ere izan ditu gogoan Zabalok: “Guzti hau egingo dugu, guregatik, lezoarrengatik eta milaka kilometrora dauden preso politiko eta iheslariengatik, amesten dugun Euskal Herria lortu arte”. Txalo artean amaitu du bere interbentzioa Zabalok. Herritar bat ere mintzatu da. Zorionak eman dizkio aurreko gobernu taldeari atez ateko ezartzeagatik: “Harro sentitzen naiz aurreko alkateak eta zinegotziek hartutako erabakiagatik. Erabaki zuten zaborraren kubo bat gehiago izatea etxeetan, minbiziaren ordez. Zorionak oso egin duzuelako lan aurreko lau urteetan eta mila esker”.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.