Kuadrillategiko gazteek San Pedro abordatu dute gaur goizetik
Eguraldiak lagundu ez dien arren Badia Festa ari dira ospatzen eskualdeko gazteek
Euri zaparradek baldintzatua bada ere Kuadrillategiko gazteak San Pedron bildu dira gaur Badia Festa ospatzera.
Goizean abordatzerako txintxorroak prestatu dituzte, eta eguerdian frontoiaren inguruan bokatak jan ondoren abordatzea egitekoak ziren, Torreatze inguruan.
