Atzo hasi zen Eskuzko Pasakako Oiartzungo IV. Txapelketa Kontzejupean. Hamar bikotek eman zioten hasiera lehiaketari, maila desberdinetan.
Eskuzko pasakako txapelketa Kontzejupean
Atzo hasi zen Eskuzko Pasakako Oiartzungo IV. Txapelketa Kontzejupean. Hamar bikotek eman zioten hasiera lehiaketari, maila desberdinetan.
Gazte Mailan, Landa-Salaberria bikoteak galdu egin zuen Estefano-Alex bikotearen kontra, 0-7. Herri Mailan, Beaumont-Agirrezabalak 9-6 irabazi zuen Mitxelena-Lizarragaren aurka eta A. Leonet-E. Etxeberria bikoteak 9-1 irabazi zion Azpiroz-Irazusta bikoteari.
Lehen Mailan (Gipuzkoako Txapelketa) Eskudero-Setien eta Esnal-Martinez bikoteek elkarren kontra jokatuta, 4-11 egin zuten eta Chiapuso-Arzelus bikoteak Odriozola-A.Lizaso bikoteari 11-7 irabazi zion.
Joko garbi
Joko garbiko Euskal Herriko Txapelketako final-laurdenak jokatu zituen Txostek Plaza librean. Donapaleu taldea izan zuen aurkari plazan eta oiartzuarrek 40-24 irabazi zuten.