Trintxerpeko liburutegian, liburuen mailegutza
Udako ordutegiak ezagutzera eman dituzte Antxoko, Trintxerpeko, Donibaneko, eta San Pedroko udal liburutegiek.
Antxoko liburutegia hilaren 29tik uztailaren 10a bitartean goizez soilik zabalduko dute, 08:30etik 14:30era, eta uztailaren 13tik irailaren 4ra, berriz, 10:00etatik 13:00etara.
Trintxerpen, hilaren 29tik uztailaren 30a bitartean, 08:30etik 14:30era irekiko dute, eta abuztuaren 3tik 14ra bitartean, berriz, itxita egongo da. Abuztuaren 17tik irailaren 4ra bitartean, 08:30etik 14:30etara izango da zabalik.
San Pedroko liburutegia, bestalde, hilaren 30etik uztailaren 24ra bitartean itxita egongo da, oporretan. Uztailaren 27tik irailak 4ra bitartean, berriz, 10:00etatik 12:30era.
Donibanen, azkenik, hilaren 22tik abuztuaren 21era arte itxiko dute, eta abuztuaren 24tik irailak 4ra, berriz, 10:000etatik 12:30era.