Sanpedrotarra Arraun Elkarteak larunbatean aurkeztu zuen taldea, Bereziartua Sagardotegian

San Pedroko arraunlariak, Bereziartua Sagardotegian egindako aurkezpenean
Arraun denboraldia hastear da, eta talde pasaitarrek ekin diote aurkezpen publikoak egiteari.
Sanpedrotarrak-ek lehengo larunbatean aurkeztu zuen aurtengo taldea, Bereziartua Sagardotegian.
Aurtengo taldean nabarmentzekoa
Josean Olaskoaga Aizperroren fitxaketa. Azken lau urtean Portugaleten entrenatzaile aritu eta gero, San Pedron arraunlari ariko da aurten oriotarra.
Aitor Baldak sagardotegiko aurkezpenean esan zuenez, taldea ilusioz gainezka dago. “Denboraldi berri bat, ilusio berri bat dat. Ez dakigu nola joango den, baina gogoz saiatuko gara sailkapen onena lortzeko”, esan zuen moreen entrenatzaileak.
Aurredenboraldian sentsazio onak
Goizegi da oraindik taldea aurten nola ariko den esateko, baina aurre-denboraldiko estropadetan sentsazioak onak izan dira. Ikusi besterik ez da, lehengo igandean Lekeition
Gure Esku Dago-k antolatutako estropadan San Pedrok egin zuen lan txukuna.
Larunbatean, gainera, berriro neurtu ahal izango dituzte indarrak, etxean bertan,
Pasai Donibane Koxtape-k antolatutako estropadan.