Alpargata eta Urdiain dantzetan trebatzeko bi entsegu antolatu dituzte; lehenbizikoa bihar izango da, asteazkena, eta bigarrena eta azkena datorren astelehenean, hilak 22. Biak 20:30ean izango dira, azokan.

Herritarrak zumardian dantzan
Urtero legez, San Joan bezpera suaren inguruan dantzan ospatuko dute antxotarrek. Alkartasunak antolatzen du zita, baina herritar guztiei eman nahi diete dantzan ateratzeko aukera. Hori dela eta, Alpargata eta Urdiain dantzetan trebatzeko bi entsegu antolatu dituzte; lehenbizikoa bihar izango da, asteazkena, eta bigarrena eta azkena datorren astelehenean, hilak 22. Biak 20:30ean izango dira, azokan.
Sanferminetan, Iñude eta artzaiak
Horrez gain, sanferminetako Iñude eta artzaien konpartsa prestatzeko entseguak hastear direla iragarri du Alkartasunak. Lehengo entsegua, ostegunean da– hilak 18– eta hilaren 25ean eta 30ean izango dira hurrenak, guztiak, 20:00etan, Azokan.