Gaztañoko krosaren laugarren ekitaldia egin zuten larunbatean. Gizonetan Jose Antonio Blanco izan zen garaile, eta emakumeetan Claudia Behobide hondarribiarra.

Krosaren irteera
Laugarrenez egin zuten larunbatean Gaztañon jaien barruko krosa. Lehiakide onez gain, giro oso oan izan zen auzoan goizean zehar, helduen krosaz gain, haurrena eta kronoigoera (Jon Elkanok irabazi zuen) izan zirelako.
Krosean, gizonetan Jose Antonio Blanco ordiziarra, Eneko Garin Villabonakoa eta Jose Antonio Gomez irundarra izan ziren hiru onenak hurrenez hurren. Emakumeetan Claudia Behobide hondarribiarra nagusi, Ana Cruz pasaitarraren eta Naiara Casi larratxoarraren aurretik. Ondokoak lasterketaren hainbat argazki dira. Beheko PDFan, sailkapen osoa
Lasterketak.eus atariaren eskutik.
[nggallery id=83]
Gaztañoko krosa 2015 sailkapena