
Gizonen igeriketa probaren irteerakoa da honakoa, iazkoa, uztailean izaten den probarena.
200 metro igeri, 2 kilometro bizikletan, eta kilometro bat korrika. Horixe igandean
Xanju Kirol klubak antolatutako III, Herri Triatloian parte hartzen dutenek gainditu beharko duten proba.
10:30ean hasiko da lasterketa, Pasai Donibaneko plazatik abiatuta. Antolatzaileak 09:30etik izango dira han, behar duen edonori informazioa eskaintzeko.
Antolatzaileek gogorarazi dutenez, izen-ematea doakoa da, eta probaren amaieran opariak zozketatuko dituztela iragarri dute.
Herritarrak eta kirolzaleak parte hartzera deitu dituzte. “Kirol pixka bat egin eta goiza polit bat pasatzeko aukera da, eta giroa aparta izaten da”, nabarmendu dute.
Haurrentzako lasterketak
Helduen proba bukatuta, haurrentzako lasterketak antolatuko dituzte adinaren arabera antolatutako probetan. Adin multzoak honakoak izango dira: 0-4, 5-7, 8-10 eta 11-14.