Herrialde Katalanetako Banyeres del Penedes eta L'Arboç herrietatik etorritako lagun taldeak herria girotuko du larunbatean kalejira baten bidez.

Ball de Bastons de L’Arboc
Herrialde Katalanetako Banyeres del Penedes eta L’Arboç herrietatik etorritako lagun taldeak herria girotuko du larunbatean kalejira baten bidez. Gure Esku Dago egunaren bezperan etorriko dira, girotzeko asmoarekin. Colla del Drac de Banyeres del Penedes, Bandolers i Trabucaires d’en Montserrat Poch, Ball de Bastons de l’Arboç eta Mitja Cobla Gran Penedes taldeak ibiliko dira kaleetan zehar, eta eurekin batera Haurtzaro Dantza Taldea ere.
19:30ean hasiko da kalejira Haurtzaro Ikastolako aparkalekutik hasita. Hortik Manuel Lekuonana, Landetxe plazara, Iparralde etorbidera, Arraskuelarre kalera eta Euskal Herria plazatik Doneztebe plazan bukatuko da.
Sarrerak eta kamisetak salgai
Ekainak 21ean Euskal Herriko hiriburuetan egingo den ekitaldirako sarrerak salgai daude Amaxkar tabernan, Garmendi txokolategian eta Gure Esku Dagoko lokalean (Fermiñene). Kamisetak ere erosteko aukera badago, baita sarekide izateko txartela ere.