Portuko zama-lanek eragindako kutsadura
Asko dira Antxon Portuak zama-lanetan erabiltzen dituen moduekin haserre daudenak. Kutsadura handia eragiten dute zama-lanek, eta asko eta asko dira, azken asteotan beren leiho eta balkoietatik argazkiak atera dituzten bizilagunak. Horietako batzuk HITZAra helarazi dituzte, portuko zama-lanek eragiten duten kutsaduraren froga gisa.
“Portuak ez du inongo hobekuntzarik egin kutsadurari aurre egin ahal izateko, eta hala egin badu ez da bat ere igarri”, kexatu da Fernando Alcalde. Antxotarrak, balkoia askotan mangerarekin garbitu beste erremediorik ez duela izaten kontatu dio Hitzari. “Aspaldian bezala lan egiten dute; kamioietatik lurrera eta itsasontzietara zuzenean, eta itsasontzietatik kamioira edo lurrera, dena garabiekin”, kexatu da.
Lehengo astean eragindako kutsadurarengatik
barkamena eskatzeko prentsa oharra kaleratu zuen Portuak. Bizilagun askok, baina, gertaera ez dela puntuala nabarmendu nahi izan dute.