Apaizairtza proiektuaren egungo egoeraz hitz egingo dute parte hartzaileek eta ekimenarekin aurrera egiteko ideiak eta proposamenak jasoko dituzte.
Apaiziartzaren aldeko agerraldi bat
Gaintxurizketako Lagunak elkartasun asanblada deitu dute biharko. Txerrimuñon egin dute hitzordua 19:00etatik aurrera, eta helburua 2011n abiatutako Apaiziartza baserriko proiektu agroekologikoa babestea da. Apaiziartza baserria eta Mitxintxola kontsumo taldea Gaintxurizketako nekazal eremuen defentsan aritzen den landa eremuko okupazio ekimena dela esan dute antolatzaileek.
Azken lau urteetan oztopo ugari gainditu behar izan dituela proiektuak gaineratu dute, “eta etorkizunari begira ditugun aurreikuspenak oso panorama larria erakusten digu. Horregatik erresistentziaren ertzak zabaltzea planteatzen dugu urgentziazko deialdi honen bidez”.
Biharko batzarrean Apaizairtza proiektuaren egungo egoeraz hitz egingo dute parte hartzaileek eta ekimenarekin aurrera egiteko ideiak eta proposamenak jasoko dituzte. Elkartasun babesa sendotzeko proposamenak ere jasoko dituzte.