Gure Esku Dago-k biharko antolatu dituen jardueren berri emateko, zuzeneko telebista emankizuna jarraitu ahal izango da HITZAn.

Gure Esku Dago-k Oiartzunen egindako ekitaldi bat
OARSO BIDASOKO HITZAren webguneetan bihar Gure Esku Dago-k Euskal Herriko bost hiriburutan egingo dituen ekitaldien berri zuzenean jarraitu ahal izango da, Hamaika Telebistaren zuzeneko saioa ikusteko aukera izango delako bertan. Donostiako ekitaldietan, besteak beste, Oarsoaldeko eta Bidasoko herritarrek parte hartuko dute.
Horrez gain, HITZAk Twitter bidez Donostian gertatzen direnen berri emango du, OARSO BIDASOKO HITZAren kazetariek sortuko duten jarioaren bidez, baita #BiharErabakia traola erabiltzen dutenen bidez.
Astelehenean, HITZAk Donostian bildutakoekin argazki eta bideo galeriak, nahiz informazioa emango du.