Uztailaren 23an izango da hurrengo auzokonposta guneetako tutoretza.
Auzokonposta
Auzokonposta guneetan tutoretza saioak egingo ditu ostegunean Elkarrekin 21 Ingurumen aholkularitzak erabiltzaileekin. Iazko azaroan hasi ziren hainbat lezoar etxeko biohondakina konpostatzen eta ordutik jarraipen bisitak egin ditu Elkarrekin 21 Ingurumen aholkularitzak.
Hiru gunetan izango da aholkularitza, eta saioak hamar minutukoak izango dira 13:00etan hasita. Bertaratzen direnek auzokonposta egiteko jarraibideak eta hobekuntzarako aholkuak jasoko dituzte. Andreone, Arretxene-Txulotxo, eta Altamirako auzokonposta guneetatik pasako dira teknikariak eta hurrengo tutoretza saioa uztailaren23an egingo dute.
Bisitak gunez gune:
- Andreone atzealdea: 12:00.
- Arretxene-Txulotxo: 13:00.
- Altamira: 14:00.