Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Neskek txanpa hartu dute

Oarsoaldeak hiru ordezkari ditu aurten arraunean. Hibaika eta San Juani, Oiartzungo Itsaslapurrak batu zaizkie

olatz mitxelena
Oarsoaldea
2015/06/22
Hibaikako neskak, lehengo igandean, Lekeition, Gure Esku Dago-k antolatutako estropadaren banderarekin garaipena ospatzen.

Hibaikako neskak, lehengo igandean, Lekeition, Gure Esku Dago-k antolatutako estropadaren banderarekin garaipena ospatzen.

Arraunzale guztien gogoan da  iazko arraun denboraldian emakumeen traineruek eskaini zuten ikuskizun paregabea. Estropada oso lehiatuak, zirrara handikoak, maiz ehunenekoengatik baino ez erabakiak. Lehia estu horren buruan Zumaiako trainerua ez ezik, Hibaikako Madalen eta Pasai DonibaneKoxtape-San Juan taldeko Batelerak aritu ziren iaz. Aurten, aurrekoei, eskualdeko beste traineru bat batu zaie: Oiartzungo Itsaslapurren trainerua. Hasiberriak dira arraunlari gehienak Oiartzungo traineruan, baina gogo eta ilusio handiz ekin diote lanari, eta lan txukuna egiten saiatuko direla ziurra da. Donibaneko batelerak, berriz, iazko mailari eusten saiatuko dira. EuskoTren Liga, Gipuzkoakoa eta Kontxa irabazi zituzten iaz batelerek, eta aurten horixe bera izango dute helburu. Horretarako, baina, gogor lehiatu beharko dute beste behin, hortzak erakusteko grinaz uretaratuko diren Hibaikako neskekin. Zuriñe Alberdi da Itsaslapurren entrenatzailea. «Denboraldi zaila» izango dela argi du, baina kluba bera sortu izana eta nesken taldea eratu izana nahikoa lorpen iruditzen zaio. «Gaur egun izena duten klub batzuek ez dute lortu nesken trainerua uretaratzea, eta Oiartzunek bi traineru edukitzea sekulako lorpena da», adierazi du Alberdik. Ezinezko zirudiena, baina, errealitate bihurtu dute oiartzuarrek. Mutrikun uretaratu zen nesken trainerua azkenekoz, eta sentsazioak ez ziren txarrak izan. «Nik oso pozik bukatu nuen», esan du Zuriñe Alberdik.  Elkarrekin itsasora irteten ziren lehen aldian, oiartzuarrak txukun aritu ziren arraunean.
«Garaipenak gogoratuz urtean zehar hobeto lan egiten da» Juan Mari Etxabe, San Juanen entranatzailea
Bihar Donibanen izango dira oiartzuarrak, eta han uretaratuko dira bigarrenez, Koxtape-San Juanek antolatuta, Gipuzkoako Ligaren barruko lehen estropadan. Alberdik aurreratu duenez, Galiziako hiru arraunlari ariko dira Itsaslapurrekin, «errefortzu gisa, horietatik bat Kontxa irabazitako arraunlaria da». Taldeak ilusio handiz prestatu du biharko estropada, eta zaila izango dela badakiten arren, ahalik eta hoberen arraun egiten saiatuko dira. Aurtengo helburuak, berriz, argi ditu Alberdik: «Erronka da teknika pixkanaka hobetzea, eta denboraldia ondo bukatzea, baita hurrengo urtean berriro trainerua uretan jartzea ere».
Pasai Donibane Koxtape-San Juango neskak, iaz, Pasaiako III. Ikurrina irabazi zutenekoa.

Pasai Donibane Koxtape-San Juango neskak, iaz, Pasaiako III. Ikurrina irabazi zutenekoa.

Batelerek errepikatu nahi Juan Mari Etxabe ari da aurten ere San Juango nesken trainerua entrenatzen. Taldean baja garrantzitsu batzuk izan dituztela esan du entrenatzaileak, baina hala ere talde «nahiko orekatua» osatu dutela argitu du. Iaz Liga irabazi izanak taldeari «ardura puntu bat» ematen diola uste du Etxabek, baina urtean zehar lan egiteko orduan motibagarri izan zaiela esan du. «Garaipenak gogoratuz urtean zehar hobeto lan egiten da», aitortu du Etxabek. Iaz bezala, aurten ere emozio handiko estropadak izango direla sinetsita dago bateleren entrenatzailea. Ligako «lau oilar nagusiak» Zumaia, Orio, Hibaika eta San Juan izango direla uste du, eta lauen arteko lehia estua izango dela iritzi dio. «Denbora txikiak dira, hamar minutu inguruko estropadak, eta zaila da horren denbora gutxian segundoak ateratzea», azaldu du.
«Teknika hobetzea eta denboraldia ondo bukatzea dira erronkak » Zuriñe Alberdi, Itsaslapurren entrenatzailea «Hiru plaza daude eta lau bote izango gara lehian; nahasten dena kanpo geratuko da » Gorka Ibarluzea, Hibaikaren entrenatzailea
Helburu bikoitzarekin ekingo diote batelerek aurtengo denboraldiari: EuskoTren Liga eta Kontxa, biak irabazi nahi dituzte, eta horietara begira ari dira jada. Hala ere, biharko zita ere berezia da haientzat: «Indarrak neurtzeko aukera polita izango da. Etxeko estropada da, klubaren 50. urteurrena ospatzeko, eta gure zaleen aurrean estropada txukuna egiten saiatuko gara». Arrosentzat traineruan egiten duten lehen estropada izango da biharkoa. Hibaika, lehiarako grinaz Indartsu daudela frogatu berri dute Hibaikako neskek, lehengo igandean Gure Esku Dago-k Lekeition antolatutako estropada irabazita. Indarrak neurtzeko lehen estropada puntuagarria, ordea, biharkoa dute, Donibanen. «Gipuzkoako Ligaren barruko lehen estropada da eta aukera ona izango da indarrak pareko dauden ala ez ikusteko», adierazi du Hibaikako entrenatzaile Gorka Ibarluzeak. «Blokea osatzea kostatu» zaiela aitortuta ere, neguan lan txukuna egin dutela dio Ibarluzeak, eta iazko lan ona errepikatzeko gai izango direla sinetsita dago: «Lehia emango dugu. Irabazten gaituenak izerdi galanta bota beharko du». EuskoTren Ligarako txartela lortzea da Hibaikaren xedea. «Hiru postu horietan sartzea da lehen helburua. Oraintxe uztailaren 11ra eta 12ra begira ari gara», aitortu du Ibarluzeak. Ezusterik ezean, Hibaikarekin batera, Zumaia, Orio eta Cabo izango dira txartela lortzeko borrokan, eta lehia horretan kontrario zuzenak, San Juan kenduta —iazko irabazle izan zelako sailkatua dago— «denak» izango dituztela uste du Hibaikalko entrenatzaileak. Izan ere, Etxabek bezala, Ibarluzeak ere argi du traineruen artean denbora tarteak ez direla handiak izango: «Hiru postu daude EuskoTrenen sartzeko, eta lau bote izango gara lehian. Nahasten dena kanpoan geratuko da».
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.