
Trintxerren batzarra, Serafin Esnaola plazan
Manifestazioa egin zuten lehengo larunbatean Trintxerpen, barrutiko ‘herriko taberna’ren konfiskatzea salatzeko. 150 lagun inguru bildu ziren eta Trintxerpetik San Pedrorako bidea egin zuten manifestazioan. Bueltan, Trintxerpeko Serafin Esnaola plazan egin zuten batzarra, egoeraren berri azaldu eta egin asmo dituzten mobilizazioen berri emateko.
Datozen asteetan deialdiak luzatuko dituztela iragarri eta herritarrei horietara biltzeko gonbidapena luzatu zieten.
Espainiako Auzitegi Gorenak hala berretsita,
Trintxer Euskal Herri osoan konfiskatuko dituzten 103 herrikoen artetik bat da.