Grabatzen ari diren telesail berrirako jende bila ari da ETB; ostiralean grabatuko dute, Donibanen
Hondarribiko alde zaharrean grabatu bitartean; ostiralean, Donibanen grabatuko dute
Figurazio lanak egiteko lagunen bila ari da ETB. Telesail berri bat ari dira grabatzen,
Aitaren Etxea izenekoa, eta horretan agertzeko litzateke deialdia.
Parte hartzeko baldintzak honako hauek dira: 18 urtetik gorakoa izatea, eta antolakuntzari bi argazki bidaltzea, bat aurpegikoa eta bestea gorputz osokoa. Zehaztu dutenek, gazteak zein helduak behar dituzte grabazioetarako.
Argazkiak
posta elektronikoz bidali behar dira. Informazio gehiago nahi duenak 943 01 17 70 telefono zenbakira dei dezake.
Aurreratu dutenez, grabazioa ostiralean egingo dute, Pasai Donibanen.