Sanferminetako krosa 2013
Lore Txorta elkarteak antolatuta, sanferminetako herri krosaren XXV. ekitaldia izango da igandean. Irteera eta helmuga Zumalakarregi kalean kokatuko dute, Lore Txorta elkartearen parean. Handik hegoalderantz abiatuko da lasterketa, Eskalantegi kalea hartuta, ondoren Hamarretxetan bira emateko. Hamarretxeta kaletik Blas de Lezoraino itzuliko dira parte-hartzaileak, handik Eskalantegi kalera itzultzeko. Guztira, lau bira egingo dituzte, eta azkenekoan, Blas de Lezon eta Zumalakarregi kaleek bat egiten duten tokian bira emango dute, helmugarako bidea hartzeko. Ibilbideak, guztira, 6,89 Kilometro ditu.
Frogaren amaieran, hamaiketako bat eskainiko diete parte-hartzaile guztiei Lore Txorta elkartearen atzealdeko arkupeetan.
Izen-ematea zabalik da jada.