Aurtengo jaien hasierako protagonistak
Jaietan murgilduta daude sanjuandarrak. Atzo arratsean bota zuten jaien hasiera iragartzen zuen suziria, herritarrak plazan bilduta zaudela. Mikelete, Iñudea eta buruhandiak lagun hasi zituzten festak plazan bildu ziren herritarrak.
Udaletxeko balkoian ez zen egungo udal gobernu taldearen ordezkaritzarik egon, eta plazan, berriz, atez atekoaren defentsan erakusketa.
Atzerapausorik ez lelopean, Donibanen birziklatze tasa gaur egun %76.6koa dela nabarmendu zuten errauste plantaren kontrako esku-orriak banatu zuten herritarrek.
Txupinazoaren ondoren, ohitura lege eta suaren buletan Aurreskua dantzatzen murgildu ziren sanjuandarrak urteko gau motz eta magikoenean.
[nggallery id=91]
Gaurko egitaraua:
- 12:00: Haur eta gazteen danborrada Meipitik plazara.
- 17:00: Gimnasia erritmikoaren erakustaldia.
- Ondoren aerobik saioa, parte-hartzea librea izango da, animatu!
- 17:30: Mus txapelketa plazan.
- 18:00: haurrentzako askaria.
- Jarraian, Korri eta Xalto pailazoen Dantzan ikuskizuna.
- 19:00: Haurrentzako herri-kiroletako jolasak plazan.